Sormen egonaldien bigarren deialdia ireki dugu

2023/06/26
Sormen egonaldien bigarren deialdia ireki dugu
Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatibak hasieratik babestu izan du sortzaileen jarduna. Azken urteotako esperientziaren ostean, eta Dinamoa sormen gunearen abaroan, sormen egonaldien deialdia ondu du, diziplina orotariko sortzaileei baliabideak eskaini eta bidea egiten laguntzeko.

Bigarren deialdi honetan ere hiru deialdi mota egongo dira. #Harri (egonaldi osoa), #orri (egonaldi sinplea) eta #ar (antzerkia eta arte eszenikoetara bideratua). Izen-ematean uztailaren 16an itxiko da eta ebazpena, berriz, uztailaren 21ean jakinarazi. Egonaldiak irail hasieratik abenduaren amaiera bitarte gauzatuko dira, Dinamoa sormen gunean. Deialdiaren inguruko informazio guztia dinamoa.eus webgunean lortu daiteke.

Lehen deialdiko egonaldiak, zehaztuta

Bestalde, jada zehaztuta daude ekimeneko lehen deialdiko egonaldiak. Dinamoan izango dira sormen egonaldia egiten Elena Olabe Duñabeitia, Ana Zapirain eta Alicia Rechac, Nerea Elorza, Eider Sanz eta Amaia Santamaria, Oier Aramendi, Sandra Cuesta eta Ines Osinaga.

 

Erantzuna gehitu