Urriaren 9an aurkeztuko dira Azpeitiko 44. Euskal Antzerki Topaketak

2026/10/05
Urriaren 9an aurkeztuko dira Azpeitiko 44. Euskal Antzerki Topaketak

Ostiral honetan, urriak 9, 2026ko Euskal Antzerki Topaketen aurkezpena izango da Dinamoa sormen gunean. 12:00etan hasiko da prentsa aurrekoa, eta bertan izango dira Kulturaz Kultur Kooperatibako zein Azpeitiko Udaleko ordezkariak. Aurkezpenean topaketetan parte hartuko duten hainbat antzezle ere izango dira, baita gaztetxoen antzerki eskolako ikasleak ere. 44.Topaketak urriaren 30etik azaroaren 22ra bitartean ospatuko dira, eta egitaraua aurkeztearekin batera, sarrerak salgai jarriko dira ostiralean bertan antzerkitopaketak.eus webgunean.

Horrez gain, urriaren 10ean, topaketetarako girotzeko, Berdinki zirku garaikide konpainiaren Mikra antzezlanaz gozatzeko aukera izango da, 12:00etan, Done Jakue kalean.

Erantzuna gehitu