Zabaldu da Azpeitiko 44.Euskal Antzerki Topaketetara proiektuak aurkezteko epea.
Datorren azaroan egingo dira Azpeitian 44. Euskal Antzerki Topaketak, eta Azpeitiko Udaleko Kultura Saila, Kulturaz kultur kooperatibarekin elkarlanean, hasi da jada urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat izango dena prestatzen. Horretarako, proiektuak aurkezteko deialdia ireki du gaurtik hasi eta apirilaren 19ra arte. Hautatuko diren antzezlanak 2026ko azaroan zehar taularatuko dira 44. Euskal Antzerki Topaketen barnean.
Deialdi honetara proposamenak bidali nahi dituzten taldeek bi baldintza nagusi bete beharko dituzte: Euskal Herrikoak izatea eta lanak euskaraz aurkeztea.
Berrikuntza nagusia: formatuaren hautaketa
Aurtengo edizioak berrikuntza esanguratsu bat dakar. Proiektuak aurkezterakoan, taldeek antzezlana zein formatutan eskaini nahi duten zehaztu beharko dute, programazioa hobeto egokitzeko espazioetara:
- A Formatua: era arruntean, Soreasu Antzokian, San Agustin Kulturgunean edota herriko beste tokiren batean egin daitezkeenak.
- B Formatua: formatu txikian, Dinamoko gunean edota antzeko espazioetan egiteko aproposak direnak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Parte hartu nahi duten konpainiek material hau prestatu beharko dute:
- Eskaera orria.
- Obraren eta taldearen aurkezpena.
- Katxea/aurrekontua.
- Sinopsia.
- Fitxa teknikoa
- Fitxa artistikoa.
- Material grafikoa.
Eskaerak eta argibideak
Proposamenak bi bidetatik aurkez daitezke: modu elektronikoan, Azpeitiko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, edota aurrez aurre, udaletxeko HAZ bulegoan.
Zalantzak argitzeko, Kultura Sailak bide hauek jarri ditu herritarren eta profesionalen eskura:
- Telefonoa: 943 15 70 68
- E-posta: kultura@azpeitia.eus
