Zabalik da 2026ko sormen egonaldietan izena emateko bigarren deialdia

2026/06/08
Zabalik da 2026ko sormen egonaldietan izena emateko bigarren deialdia
Adi sortzaileok! Eskaerak aurkezteko epea 2026ko ekainaren 8tik uztailaren 12ra izango da.

Sormena babes! Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatibak hasieratik babestu izan du sortzaileen jarduna. Azken urteotako esperientziaren ostean eta Dinamoa sormen gunearen abaroan sormen egonaldi hauen deialdia ondu dugu, diziplina orotariko sortzaileei baliabideak eskaini eta bidea egiten laguntzeko.

DEIALDIEN OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Bi egonaldi mota: #osoa eta #sinplea.

  • Epeak:

    • Eskaerak: eskaera epea 2026eko ekainaren 8tik uztailaren 12ra.

    • Ebazpena: 2026ko uztailaren 19a

    • Egonaldiak: 2026ko irailaren hasieratik 2027ko urtarrilaren amaiera arte gauzatuko dira.

  • Tokia: Dinamoa sormen gunea, Azpeitia (Gipuzkoa).

  • Informazio gehiago eta izen-ematea: dinamoa.eus/sormen-egonaldiak

 

SORMEN EGONALDI SINPLEA

Modu errazean sormen proiektu bati denbora, lekua eta baliabideak eskaini asmoz egonaldi malgu bat egin nahi duen norbanako sortzaile eta kolektiboei zuzentzen zaio deialdi hau. Zeinahi sormen diziplinatan eta prozesuaren edozein fasetan egonik ere babesa eta bertako azpiegituren aukerak baliatu nahi dituzten sortzaileei.

 

SORMEN EGONALDI OSOA

Eskuartean sormen proiektu bat duen sortzaile orori irekia dagoen deialdia da hau. Edozein diziplinatara irekia, bakarka zein kolektiboan, asmo bati sormen prozesu sakon bat eskaini nahi dion horri zuzentzen gatzaizkio. Deialdi honen asmoa, gisa horretako ekinemeni denbora, espazioa eta arreta zaindua eskaini ahal izatea da.

Erantzuna gehitu