Zazpi sortzailek jaso dituzte 2025eko Sorkuntza Bekak

2025/07/15
Zazpi sortzailek jaso dituzte 2025eko Sorkuntza Bekak
Diziplina orotariko proiektuak landuko dituzte aurtengo Azpeitiko Sorkuntza Bekek. Zazpi hautatuetatik bi azpeitiarrak dira: Irune Aramendi eta Harriet Aldalur.

2017az geroztik, kultur arloko sorkuntza bultzatzeko asmoz, Sorkuntza Bekak banatzen ditu Azpeitiko Udalak Kulturaz Kultur Kooperatibaren laguntzarekin. Helburua, artistei beren obra sortzen laguntzea da, kultur jarduera horren babes gisa. 


Aurten, guztira hamalau proiektu aurkeztu dira, horietatik bost hauek kultur sorkuntzara bideratutako beka jaso dute: Irene Balzategi, Irune Aramendi, Sara Agiriano, Martzel Do Nascimento eta Harriet Aldalur. Sormen egonaldira bideratutako beka, berriz, bi sortzailek jaso dute: Irene Zarrabeitiak eta Xabi Jabato Lopezek. Kulturaz Kultur Kooperatibak sortzaile bakoitzari bere sormen proiektua garatzeko espazioa eta behar dituen baliabideak emango dizkie. Hemen dituzu proiektu bakoitzaren protagonistak eta beraien lanen azalpenak:

 

Irene Balzategi - Erdi mendi, erdi oroldi, erdi ur

 Irene Balzategi.png"Erdi mendi, erdi oroldi, erdi ur" Azpeitiko garbitegi publikoaren esperientzia kolektiboa eta intimoa aztertzen duen proposamena da. Ura, ahotsa eta gorputza zaintzaren eta erresistentziaren sinbolotzat hartzen dira. Proiektua entzutetik eta keinutik eraikitzen da, atsedena, samurtasuna eta etenaldia munduan bizitzeko modu gisa aldarrikatuz. Egitasmoak diziplina anitzeko tresna artistikoak uztartzen ditu -soinua eta ahotsa, praktika somatiko eta performatiboak, hitza eta irudia- esperientzia sensorial eta afektiboa sortuz, gorputzaren eta espazioaren arteko harremanak esploratzeko.

 

Xabi Jabato Lopez - Plató

Xabi %22Jabato%22 Lopez.png

Plató kale-antzerki berritzailea da, non antzerki fisikoa, musika, objektuen antzerkia eta ikus-entzunezkoa uztartzen diren. Tradizio judeokristauko pertsonaia ikonikoak gaur egungo telebista-plato batean elkarrizketatzen dira, publikoaren aurrean. Satiraren eta umorearen bidez, gizarte-kondizionamendua eta kontakizun hegemonikoak zalantzan jartzen ditu, ikuslea pentsalari aske bihurtzera gonbidatuz.

 

 

Martzel do Nascimento - Zubiak  

Martzel do Nascimento.png

“Zubiak” pintura objektu fisiko gisa aztertzen du, irudi digitalekin kontrastatuz, euro billeteen diseinuaren bidez. Euskal Herriko estilo arkitektoniko desberdinetako eraikinetan oinarrituta, euro billeteek duten sinbolismoa eta irudiek inspiratutako obra desberdinak sortuko dira.

 

 

 

Arriet Aldalur Lizaso - Ilun 

Arriet Aldalur.png

Mundu bitxi baina sinesgarri bat sortu nahi dut, bere azken uneetan dagoen lurralde bat, argia agortzen ari den mundu bat. 2 dimentsioko bideojoko bat izango da, non misterioa izango den elementu garrantsitsuena. Txikitan jolasterakoan sentizen nuen jakin-mina, lilura eta beldurra berpiztea da nire helburua, jokalaria munduan guztiz murgiltzea.

 

 

 

Sara Agiriano Umerez - Palinpsesto  

Sara Agiriano.png

Espazio publikoaren ulerkera eta funtzionamendua zalantzan jarriko dituen praktikak aztertzea nahi ditut. Eskultura eta arkitekturaren arteko harremanean sakonduta, “lurzoruko” eraldaketa txikiak egingo ditut espazio hauekin harremantzeko ditugun moduak eraldatzeko.

 

 

 

Irune Aramendi Alberdi - Zuri, lila hori

Irune Aramendi.pngSusmo, ideia eta intuizio pertsonaletan oinarrituz, bizipen zehatz batzuk ditu ardatz proiektuak. Zirrara sortu didan hori hurbil izateko nahia eta paperaren edo oihalaren gainazalean neureganatzekoa presente dago. Pintura eta marrazkiaren bitartez irudiaren gaineko hausnarketa bat planteatzen da. Paisaia eta memoria garrantzitsuak dira.

 

 

 

Irene Zarrabeitia - Stone Age /Deadline 

Irene Zarrabeitia.pngErrealaren eta erreala ez denaren irudikapena orekatzeko joera dagoen aro batean, egia eta gezurra, norberarekin eta bere ingurunearekin harremanetan jartzeko ohikotzat jotzen genituen baliabideak, zatitu, aztertu edo deskonposatu ezinezko masa inorganiko berean urtu eta kristalizatzen dira. Bi hemisferioak banatzen dituen horma harritsua pitzatzen hasten da, eta noizean behin zirrikitu batetik agertzen den distira txiki bat ikusten dugu. Ba al dago errealaren eta irrealaren arteko dikotomiaren alternatibarik? Kode bitar bat da edo espektro zabalago bat dago? eta hala balitz, zein lurpeko estolderia-sistematik igarotzen da informazio hau? Eta distira horren atzetik bageunde, nora irits gintezke? Iritsiko al ginateke azkenean Platonen haitzuloko rave ilegalera?

Erantzuna gehitu