HARAGI BIZITAN

HARAGI BIZITAN
Tailer ziklo honek gorputza adierazpen eta sorkuntza gune gisa jartzen du erdigunean. Gorputzarekin lotutako diziplina desberdinak landuko dira: objektuen antzerkia, inprobisazioa, antzerki fisikoa…

Gogoak nahi ez duenean ere, gorputzak beti hitz egiten du. Azaletik egiten dute ihes, ahoak isildu nahi dituenak. Gorputza haragi bizitan dagoenean, ezin da ezkutatu: arnasa agerian dago, mugimenduak esanahia hartzen du, eta ukituak arrastoa uzten du. Haragi bizitan egotea da azalaren eta munduaren arteko tartea desagertzea.

Ez da aurretiko ezagutzarik behar parte hartzeko. Gorputza izatea nahikoa da. Jakintzatik zein zalantzatik, mugatik edo jakin-minetik abiatzen diren gorputzentzat pentsatutako proposamena da.

ZIKLOAREN INFORMAZIO GUZTIA (PDF)

EGUTEGIA

21 Otsailak

Objektuen antzerkia

Dejabu konpainia

10:00etan Dinamoan.

IZEN EMATEA + INFORMAZIOA
Objektuen antzerkia