HERRIYE

Izaera herrikoia baina bitarteko profesionalduna, herritarrek sortua eta norbere buruari eta norbere herriari barre eginez komuniatea eta sareak sortzea helburu zuena.
Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan estreinatu zen obra onek emaitza ederra eman zuen, batez ere, kultur komunitatea indartzeko balio izan zuelako. Gainera, aretoa 6 aldiz zen eta topaketetako ikusleen saria eskuratu zuen. Bideo eta soinuz grabatu genuen eta Soreasu Antzokian egin zen proiekziorako sarrera guztiak agortu ziren. Euskarazko antzerkigintzatik, Herriyek herriari ekarpen ezin hobea egin zion.
Azpeitiko hainbat antzerkizalek sustatu zuten proiektua, Kulturaz tartean, eta Azpeitiko udalaren laguntza izan zuen.
Honako lotura honetan daude Herriye antzezlana, spot-ak, DAPA, gidoia eta argazki galeria.