Laboaldia

Laboaldia
'Laboaldia'ren bidez, Mikel Laboaren unibertso poetikoa bere osotasunean erakusten saiatu ginen, musikariaren heriotzaren 10. urteurrenean.

Helburuak:

  • Mikel Laboaren unibertso horrek gugan izan duen eragina aztertzea, nola egin gaituen ikustea.
  • Mikel Laboaren lanean beste zenbat sortzaileren munduak kabitzen eta gurutzatzen diren agerira ekartzea, eta bakoitzaren ekarpenen batuketa dela/garela erakustea.
  • Sortzaile berriei ateak irekitzea, sortzeko grina kutsatzea, mundua nork bere erara eman dezan laguntzea, erreferente baten lana ekarrita.
  • Herritarrak hartzaile edo ikusle izatetik egile eta protagonista bihurtzea.
  • Herritar horiek denak (eta gehiago) proposamen kultural baten inguruan biltzea.

Helburu hauek betetzeko, aste osoko egitarau oparoa osatu zen, Mikel laboaren inguruko liburuxka argitaratu genuen, eta ekimenari amaiera emateko, herriko musikari ezberdinek Mikel Laboa 11 Ahotsetara kontzertua eskaini zuten.