Oihartzunak )))((( Resonàncies

Oihartzunak )))((( Resonàncies
Musika sortzaile geldiezinen energia, eragile desberdinen arteko lankidetza eta musikaren hizkuntzak ematen dituen aukerak balioan jartzeko proposamena.

 

Egitasmo hau Euskal Herria eta Kataluniaren arteko musika esperientzia bat da. Sormenerako, elkarrizketarako eta esperimentaziorako abagunea eskaintzen duen gonbitea. Batean eta bestean ditugun musika sortzaile geldiezinen energia, eragile desberdinen arteko lankidetza eta musikaren hizkuntzak ematen dituen aukerak balioan jartzeko proposamena. Gurean eta Katalunian sormen egonaldi bana eta emaitzaren taularatzea biltzen ditu bere horretan.


2021ean hasi ginen Amorante eta Los Sara Fontanekin eta zenbait eragileren lankidetza lortzearekin batera proiektuari forma polita eman ahal izan genion. Laster partekatuko dute gurekin euren emaitza eta edizio berriari emango diogu bide.


Helburuak:
• Euskal Herriko eta Kataluniako musika sortzaileen arteko elkarlana sustatzea.
• Bi lurraldeetako sormen gune banatan sormen erresidentziak egitea.
• Sormena, elkarrizketa eta esperimentazioa uztartuko dituen musika emanaldi berezi
baten sorrera ahalbideratzea.
• Emaitzaren zuzeneko aurkezpena eskaintzea bi lurraldeetan.