Urola Erdiko Trikitixa

Badira bost urte Trikigiro Trikitizale Elkartearekin elkarlanean Urola Erdiko trikitixak izan duen historiari eta bilakaeraren inguruan dokumentazio bilaketa eta testigantzen erregistroaren bueltan proiektu interesgarri bat martxan jarri genuenetik. Ikusgarria da proiektu honi tiraka argitara ateratzen ari den dokumentazio garrantzitsu eta material pila. Izan ere Trikigiro elkartearekin elkarlanean 60 eta 70eko hamarkadan trikitixak eskualdean izandako eragina aztertzen duen dokumentazio lana biltzea asmo duen proiektu hau izugarri hasi da, neurrian zein kalitatean.
Batetik, dokumental eder bat eta berrogehiren bat trikitilariren bideografiak plazaratuko ditugu gure eskualdeko trikitiaren garapena protagonizatu zutenen eskutik. Bestetik, azterketa soziologikoa eta hainbat datu interesgarriren biltzen dituen liburu mardula argitaratuko dugu.
2021. urtea gakoa izan zen proiektu honentzat, azken txanpako argia ikustea lortu baikenuen. 2022a erabakiorra izango da, proiektua itxi eta emaitzak ikusteko urtea izango baita.