ZIGi-ZAGa

ZIGi-ZAGa
Hausnarketarako gunea izan nahi du, bizi gaituen esfera publikoari bere aletxoa ekarri nahi diona, Dinamoko jarduna testuinguruarekin harremanetan jartzeko sortua.

Hangoak eta hemengoak gai baten bueltan idaztera eta sortzera gonbidatzen dituen sareko aldizkari bat da ZIGi-ZAGa.

Lehen alea ekainean argitaratu genuen, APOKALIPSIA izan zen lehen alearen gai nagusia eta honen inguruan hausnartu zuten, besteak beste, Agustin Arrieta, Ingrid Guardiola, Xabi Borda, Arrate Hidalgo, Mikel Pejenaute eta Uxue Arzellusek.

Bigarren alea abenduan aurkeztu genuen, CORPUS izenburupean, eta gorputzaren inguruko hausnarketak jaso genituen bertan: Miren Artetxe, Nerea Arruti, Albert Galvany, Iñigo Martinez, Blanca Pujals...

Aldizkariaren aurkezpena egiteko abenduaren 17an HARAGI BIZITAN jardunaldia antolatu genuen...