- https://www.kulturaz.eus/agenda/arkupehotsak-2027-izen-ematea
- ARKUPEHOTSAK 2027 | IZEN-EMATEA
- 2026-12-13T09:00:00+01:00
- 2026-12-13T23:59:59+01:00
- Arkupehotsak proiektuan izena emateko epea zabaldu da.
- ARKUPEHOTSAK 2027 | IZEN-EMATEA
ARKUPEHOTSAK 2027 | IZEN-EMATEA
Arkupehotsak proiektuan izena emateko epea zabaldu da.
Inoizko aukerarik zabalenarekin dator Kulturaz Kultur Kooperatibaren 2027ko Arkupehotsak egitasmoa. Bederatzigarren edizio honetan, Rural Kutxaren babesari esker, inoiz baino programazio eta eskaintza osatuena prestatu dugu.
2018az geroztik, musika eta soinuaren inguruan sortzea, ikastea eta berau plazaratzea izan dira proiektuaren lan-ildo nagusiak. Argi dugu musikariei bidea egiten lagundu eta baliabideak eskaintzea ezinbestekoa dela, eta helburu horri eutsiko diogu aurten ere.
Proiektua ikusgarritasunetik abiatu zen, eta edizioek aurrera egin ahala hasierako planteamenduari formakuntza-saioak gehitu zitzaizkion. Aurten, bilakaera horretan beste urrats bat egin dugu aurrera, egonaldi formatua dakarkigu berritasun gisa. Gainera, edizio honetan edozein musika taldek zein bakarlarik eman ahalko du izena, izan hasiberria edo ez. Edozein proiekturentzat sortzeko, ikasteko eta oholtza gainera igotzeko aukera paregabea izango da.
Abenduaren 13ra arte eman ahalko da izena hemen.
Egitasmoaren inguruko informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Sarrerak