Astelehenean zabalduko da 2026ko sormen egonaldietako izen ematea
2025/12/12
Oraingo honetan, bi egonaldi mota egongo dira osoa eta sinplea. Eskaerak aurkezteko epea 2025eko abenduaren 15etik 2026ko urtarrilaren 15era izango da.
Urte berria, asmo berriak! 2026a aukera bikaina izan daiteke buruan duzun ideia edo proiektua gauzatzeko. Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatiban 2026an sormen proiektu bat gauzatu nahi duten diziplina orotariko sortzaileen bila gabiltza. Sormen prozesuaren edozein fasetan egonik ere, baliabideak eskaini eta bidea egiten laguntzea da gure helburua.
DEIALDIAREN OINARRIZKO INFORMAZIOA
- Bi egonaldi mota: osoa eta sinplea.
- Epeak:
- Eskaerak: eskaera epea 2025eko abenduaren 15etik 2026ko urtarrilaren 15era.
- Ebazpena: 2026ko urtarrilaren 22a.
- Egonaldiak: egonaldiak 2026ko otsailaren hasieratik 2026ko uztaila amaierara gauzatuko dira.
- Tokia: Dinamoa sormen gunea, Azpeitia (Gipuzkoa).
- Deialdiaren oinarriak
- Informazio gehiago eta eskaera orria: kulturaz.eus/proiektuak/sormen-egonaldiak
