Txinaurriak, kultur sormena hezkuntzan

Txinaurriak Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak herriko ikastetxeei eskaintzen dien kultur sorkuntza esperientzietan oinarritutako proiektua da. Azpeitiko Udalaren laguntzarekin, herriko gazteengana iritsi nahi izan dugu ikastetxeetan duten hezkuntza eskaintza osatu eta aberasteko. Zentzumenen gozagarri izateaz gain kulturak badituelako beste hainbat balio, balore eta medio. Hemen duzue ikasturte honetako Txinaurriak ekimena laburbiltzen duen bideoa:
34 mediazio saio 783 ikasle
Helburua
Dinamika
Ziklo bakoitzean gaztetxoek eremu bateko esperientzia bat jaso dute: HITZA, IRUDIA, GORPUTZA eta SOINUA.
Lau eremu, Lau ziklo, Lau tailer
GORPUTZA - Haur Hezkuntza (HH)
Gorputzaren eremuko dinamikari esker, mundu zabaleko kultura ezberdinetan murgiltzeko aukera izan zuten HH-ko ikasleek. Kongo, Afghanistan, Danimarka, Ekuador eta Erresuma Batuko herri ezberdinetako jolasak ezagutu zituzten. Gainera, etorkizun batean ikasgelan jolas egiteko baliagarriak zaizkien hainbat ideia ere hartu zituzten.
HITZA - Lehen Hezkuntza (LH)
Saio hauetan jolasaren bitartez hitzaren ahalaz kontzientzia hartzea izan zen helburua. Hitzak entzun, idatzi, irakurri eta mintzatzeko aukera izan zuten LH-ko ikasleek. Dinamika hauetan 'Dixit' mahai jolasean aritu ziren, hizki-zopa egin zuten eta hitzak abesteko aukera ere izan zuten.
IRUDIA - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
Irudiak aztertu, horien inguruan hausnartu eta ondorioak partekatzea izan zen saio hauen helburua. Horretarako, ikusentzunezkoak beste modu batera ulertzeko aukera luzatu genien DBH-ko ikasleei. Irudiekiko kritikotasuna landu eta euskarazko edukiak sustatzeko ariketa batzuk planteatu genituen.
SOINUA - Batxilergoa (BHI)
Soinuaren presentziaz, garrantziaz eta sormenerako eskaintzen dizkigun aukeretaz ere aritu ginen Batxilergoko ikasleekin. Soinuarekin jolastuz sortzeko berau entzun, grabatu, editatu eta nahastu genuen taldekako dinamika desberdinetan. Ikasleek soinu mahaiarekin probak egin eta bideo podcast baten grabaketa nola egiten den ikasi zuten.
Ikasturte amaierarekin batera guk ere amaitutzat ematen dugu aurtengo Txinaurriak ekimena. Beste behin, ikasleak jolaserako prest agertu ziren eta sormen gaitasun handia dutela erakutsi zuten. Orain, Kulturaz Kultur Kooperatibatik, urtez urte ikasturte bakoitzean landutako tailerrei esker, eskaintza osatzen joango gara. Horrez gain, aurrera begira Txinaurriak proiektuan sakonduz bide eta aukera berriak jorratu nahi ditugu.
Txinaurriak proiektuaren argazki galeria: kulturazartxibategidigitala.eus