Datozenak: Zea Mays, Hesian, 'Jainko basatia'...

2016/12/15
Datozenak: Zea Mays, Hesian, 'Jainko basatia'...
2017ko egitarauan izango ditugun lehen izenak aurreratu genituen atzo Kultur bonoaren aurkezpenean. Denetarik izango dugu, euskarazko lanak lehenetsiz. Arlo guztiak ukituko ditugu berriro ere, eskaintza anitza izateko. Zuen ekarpenak ere, proposamenak, gustuz jasoko ditugu.

2017ko kultur bonoa aurkeztu dugu prentsan eta hori dela-eta, urte berriaren hasierarako antolatuta ditugun hainbat ekitaldi aurerratu ditugu. Datozen egunotan joango gara beste izen batzuk botatzen, baina hemen aurreratu ditugunen zerrenda:   

Urtarrilean

  • Ene Kantak (umeentzat ikuskizuna, hilak 7). Soreasu Antzokian.
  • Willis Drummond + Niña Coyote eta Chico Tornado (kontzertua, hilak 21). Sanagustin kulturgunean.
  • Jainko basatia (antzerkia, hilak 27): Andoni Agirregomezkorta, Aitziber Garmendia, Mikel Losa eta Tessa Andonegi. Soreasu Antzokian.
  • Los Chichos (kontzertua, hilak 28). Sanagustin kulturgunean.

 

Otsailean

  • Oskarbi (kontzertua, hilak 4). Soreasu Antzokian.
  • Hesian (kontzertua, hilak 11). Sanagustin kulturgunean.
  • Malmo (antzerkia hilak 17). Formatu berezikoa, film eszenikoa, zuzeneko musika eta proiekzioekin. Soreasu Antzokian.

 

Martxoan

  • Idiot Txou! (antzerkia, hilak 31). Asier Hormaza, Dorleta Urretabizkaia, Josean Bengoetxea. Soreasu Antzokian.

Apirilean

  • Zea Mays (kontzertua, hilak 1). Sanagustin kulturgunean.

 

Maiatzean

  • Esto no es Rock Radical Vasco (kontzertua, hilak 6). Hertzainak, R.I.P eta Barricadaren kontzertu omenaldiak, Sanagustin kulturgunean.
  • Gatibu (kontzertua, hilak 13). Sanagustin kulturgunean.

 

Datozen egunotan gehiago

Ondorengo egunetan jarriko ditugu sarrerak salgai webgunean eta kulturgunean bertan. Eta bien bitartean, gainontzeko ekitaldiak aurreratzen ere joango gara. Umeentzat ikuskizunak, dantzak, antzerkiak eta kontzertu batzuk ditugu iragartzeko. 

Urte oparoa izango da datorrena ere. Kultur bonoaren abantailetaz baliatzeko urtea.  

 

Erantzuna gehitu