ESATEKO IDATZI
Istorioak kontatzeko, poemak sortzeko, komikiak egiteko, antzezteko, ikus-entzunezkoak sortzeko, irudiak laguntzeko, norbere gogoetak aurkezteko, aldarrikapen kolektiboetarako... Asko dugu esateko.
Hitza egiten da idatzi, entzun, xuxurlatu, oihukatu, sentitu eta, ausartzen naiz esatera, baita dastatu ere. Ukitu, ordea, ezin da ukitu. Gela oso bat har dezake hitz batek, baina ikusi ere, nekez ikusiko duzu.
Hitzak, lokatza eta gorputza ditu mesede. Esateko idatziko dugu. Zer esateko? Nahi duguna, nahi adina. Asko dugu esateko.
Esateko Idatziz zikloak aldaera horiek esploratzeko balioko du, praktikara zuzenduriko tailer intentsibo sorta batekin.
ZIKLOAREN INFORMAZIO GUZTIA (PDF)EGUTEGIA
29
Azaroak
Ipuingintza
Irakaslea: Beñat Sarasola
10:00etan Dinamoan.
